Ez da La Pulga kartzela zaharrean egongo den lehen aldia, eta aitortu du antolatzaileekin oso harreman ona duela eta asko gustatzen zaiola lekua dantzatzeko: "Lekua berezia da, kartzela zahar bat; energia indartsuak daude".
Aurretik, ikastaroa
Emanaldiaren aurretik, 11:00etan, erritmo ikastaroa emango du La Pulgak, doan, "flamenkoarekin lehen kontaktua izateko". Dantzariak aurreratu du "erritmo errazak, edonork dantzatu ditzakeen pausoak", izango direla: "Borobilean jarriko gara dantza egiteko. Aurrez ere egin ditut horrelakoak jendearekin, eta oso ondo irteten dira. Zerbait berezia sortzen da".
Herritarrak ikastaroan parte hartzera eta ikuskizuna ikustera joateko animatu ditu.