Proposamen berriekin abiatuko du ikasturtea irailaren 7an Bergarako Musika eta Dantza Eskolak

Claudia Crespo Revilla

Astelehenean hasiko du ikasturtea Bergarako Musika eta Dantza Eskolak eta hiru proposamen berrirekin adin eta behar desberdinetako herritarrengana heldu nahi dute. Jubilatuei eskainitako saioak ere egongo dira aurten, urrian hasita.

Bergarako Musika eta Dantza Eskolak (BMDE) iragarri duen eskaintza berrian daude, gazteentzako ikasketa berria –musikarekin lehen aldiz harremanetan jartzeko edo musika ikasketetan beste urrats bat emateko aukera–, helduentzako hizkuntza musikala –musika ezagutzeko eta modu praktiko atseginean ikasteko proposamena– eta plaza libreak instrumentuetan.

Era berean, BMDEk dituen bi abesbatzetan izena eman ahal izango dute kantatzea gustuko duten haurrek. Adierazi dute, musika egitea ez dela soilik instrumentu bat jotzea: "Ahotsa ere musika egiteko tresna da, eta abesbatzen bidez haurrek kantatzea, elkarrekin aritzea eta musikaz taldean gozatzea lantzen dute".

Jubilatuentzako musika eta dantza

Aurreko ikasturteetan bezala, erretiratuen musika eta dantza ikastaroek ere jarraipena izango dute Musika Hizkuntzarekin eta Euskal Dantzekin. Saioak urrian hasiko dira, eta parte hartzeko interesa dutenek, informazio gehiago jaso ahalko dute BMDEn edo San Joxepe Erretiratuen elkartean.

Bestalde, aurreko ikasturteetan bezala, jubilatuentzako musika eta dantza proposamenek ere jarraipena izango dute aurten. Horrela, jubilatuei zuzendutako Musika Hizkuntzako eta Euskal Dantzetako ikastaroak eskainiko dira. Jubilatuentzako ikastaro hauek urrian hasiko dira, eta parte hartzeko interesa dutenek informazio gehiago jaso ahal izango dute Musika eta Dantza Eskolan bertan edo jubilatuen egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak