Andoni Calbano brontzetik oso gertu geratu da Tarenton

Josu Bilbao Atxutegi 2026ko irailaren 2a

Italiako Tarento hirian jokatzen ari diren Mediterraneoko Jokoetan domina lortzetik oso gertu geratu da Andoni Calbano atleta bergararra 200 metroko proban. Brontzetik (20:52) 6 ehunenera geratu da Calbano (20:58).

Tarenton jokatzen ari diren Mediterraneoko Jokoetan lehiatu da gaur Andoni Calbano debagoiendarra, 200 metroetako probako finalean. Finalerdietan, bere txandan denbora onena lortu ostean, domina bat lortzeko itxaropenarekin heldu da finalera Calbano, baina brontzea Theo Schaub frantziarrak eskuratu du 6 ehunen azkarragoa izan baita.

200 metroko finala:

1- Yassine Hssine 19:94

2- Filippo Dezza (20:22)

3- Theo Schaub (20:52)

4- Andoni Calbano (20:58)

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak