Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiak (TMeLab) Udako Eskola Irekiak antolatu ditu aurten, irailaren 14rako, bere plan estrategikoa berritzeko prozesuaren barruan. Ekimenaren helburua euskal herrigintzaren erronka eta gai nagusien inguruko gogoeta eta eztabaida partekatua sustatzea da. Aurtengo edizioan, segurtasun publikoa eta poliziagintzaren erronkak izango dira aztergai, ikuspegi soberanista batetik abiatuta.
Udako Eskola Irekien saioa irailaren 14an egingo da Bergaran, 09:00etan, Miguel Altuna Lanbide Heziketako Institutuan, Segurtasun Publikoa eta Polizia Sistema izenburupean.
Gaiak lotura zuzena du Laborategiari izena ematen dion Telesforo Monzonen ibilbidearekin. Izan ere, 1936an Ertzaintza —orduan Ertzaña— sortu baitzuen. Lauaxetak sortutako neologismoak “herriaren zaindaria” esan nahi du, eta garai hartan Guardia Zibilaren eta Eraso Guardiaren ereduaren aurrean bestelako segurtasun-eredu baten aldeko apustua izan zen. Testuinguru historiko hori eta Ertzaintzak 1980ko hamarkadatik gaur egunera izan duen bilakaera abiapuntu hartuta, euskal gizarteak segurtasunaren eta poliziagintzaren alorrean dituen erronka eta behar berriei buruzko gogoeta-prozesua jarri du martxan TMeLab-ek.
Egitaraua:
9:00 - Ongi etorria eta sarrera.
Urko Aiartza. Telesforo Monzon Euskal Herrigintza Laborategiko zuzendari orokorra.
9:10- Aurkezpena: VIII. Naziometroa. Segurtasun publikoa eta polizia sistema. Malen Dominguez Zabala. Telesforo Monzon Laborategiko zuzendari exekutiboa eta soziologoa.
9:30 -Hitzaldia: Segurtasunaren ulerkera.
Maria Sarasola. EHUko ikerlaria.
10:00 -Mahai ingurua. XXI mendeko Euskal Herrirako Udal Polizia eredua.
Aitzol Osa. Ondarroako udaltzainburua.
Endika Alonso. Segurtasun eta Bizikidetza zinegotzia Iruñeko Udalean.
Júlia Trias. Bartzelonako Udaleko segurtasun-komisionatuaren aholkularia Barcelona en Comú-rekin [2015-2019].
Imanol Beroitz Insausti. Udaltzaina eta LAB sindikatuko kidea.
11:00 - Atsedenaldia
11:30- Hitzaldia. Kontrol demokratikoa eta kontu emate mekanismoak.
Argiloa Pinzolas. Zuzenbidean Lizentziatua.
Agus Hernan. GE Behatokia- Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokia.
12:00 - Mahai ingurua. XXI mendeko Euskal Herrirako Polizia Sistema. Euskal Polizia Osoa. Gaitasun berriak eta etorkizuna.
Xabier Arana. Ikertzaile doktorea IVAC/KREIn eta Kriminologia Graduko irakaslea (erretiratua)
Gorka Ortiz de Ginea. EH Bilduko legebiltzarkidea eta Segurtasun idazkaria.
Tomas Rodriguez Irimia. 2000tik 2025era ELAko ordezkaria Ertzaintzan.
13:00 - Galderetarako tartea
13:30 -Itxiera