Ndank Ndank elkarteak zabaldu du mobilizazioaren deialdia sare sozialen bitartez, eta adierazi dute ezin dela "isilik jarraitu Ceutan gertatzen ari denaren aurrean. Bizitza duin baten bila mugak zeharkatzen dituzten pertsonak ez dira mehatxu bat. Are gutxiago haur eta nerabeak; babesa eta eskubideak bermatu behar zaizkie".
Gehitu dute, ez dutela onartzen kriminalizaziorik, kanporaketarik edo arrazakeriarik, eta "bide seguruak, tratu duina eta errespetua" aldarrikatu dute guztiendako.