Abuztuaren 28tik 30era ospatuko dituzte Kofraixak Osintxun

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko abuztuaren 26a

Sukaldaritza lehiaketan parte hartu zuten herritarrak, iaz. (Argazkia: GOIENA).

Abuztuko azken asteburuan murgilduko da Osintxu jaietan, eta ekintzez betetako egitaraua prestatu dute beste urte batez.

Martiritxoren jaitsierarekin hasiko dituzte Kofraixak egubakoitzean, eta azken urteetan bezala, mozorrotutako bizikleta martxa egingo dute egubakoitzean bertan Soraluzera. Horrez gain, kontzertuak, bazkaria, pilota partidak eta haurrendako ekintzak egingo dituzte domekara bitartean. Honakoa da egitaraua:

Abuztuak 28, egubakoitza

  • 18:00 Martiritxoren jaitsiera.
  • 18:30 Mozorrotuta bizikleta martxa Soraluzera.
  • 23:00 Ondorengo taldeen emanaldiak: Ki.imak, Berba Labanakaz, DJ Siwanaba eta Dj Verdejo.

Abuztuak 29, zapatua

  • 11:00 Sukaldaritza lehiaketa.
  • 15:00 Herri bazkaria.
  • 17:00 Bazkalostea alaitzeko Bingo musikatua. Ondoren, Mozorro eta Sukaldaritza lehiaketako sari banaketa.
  • 19:00 DJ Track ibiltaria.
  • 23:00 Laket taldearekin erromeria.
  • 02:00 DJ Arno.

Abuztuak 30, domeka

  • Eguerdian salda Gemanian eta txosnan eta karitate banaketa.
  • 12:00 Pilota partidak:
    • B. Mendizaball eta H. Etxaniz - U. Etxeberria eta I. Larrañaga.
    • O. Dorronsoro eta L. Barrenetxea - A. Retolaza eta X. Arando.
    • I. Olano eta X. Toledo - A. Lizarralde eta P. Egiguren.
  • 17:00 Haurrendako puzgarriak.
  • 20:00 Martiritxoren igoera eta Kofraixen amaiera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak