Plazandreak txapelketako finala jokatuko du Arrate Bergarak

Mireia Bikuña 2026ko abuztuaren 9a

Laia Salsamendirekin egingo du bikote pilotari bergararrak; eta nor baino nor gehiago ariko dira Aldai eta Arrillagaren kontra. Finala abuztuaren 10ean izango da, Bilboko La Esperanza frontoian.

Azken orduko aldaketa batekin egin beharko dio aurre Arrate Bergarak Plazandreak txapelketako finalari. Izan ere, txapelketa osoan zehar bere bikote izan den Olatz Arrizabalagak ezin izango du finala jokatu, gernikarrak Euskal Selekzioa ordezkatuko duelako Frontball txapelketa batean. Haren ordez, tantorik gehien lortu zuen aurrelaria izango du bikotekide Arrate Bergarak. "Pilotari ezberdinak dira. Olatzek asko laguntzen dit ezkerrarekin defendatzen, eta Laiak min handia egiten du bolearekin. Dena den, partiduaren planteamendua oso antzekoa izango da: beste atzelaria zigortu eta partidua luzea izan dadin ahalegindu", esan dio GOIENAri. Bergarak.

Aurrean izango dituzte eskarmentu handiko bi pilotari: Amaia Aldai eta Miriam Arrillaga. "Hautagai nagusiak dira. Jokatutako bi partiduak, oso gogorra izan direnak, irabazi dituzte. Bikote sendoa osatzen dute, eta uste dut haien planteamendua gurearen antzekoa izango dela. Gogotsu gaude Laia eta biok. Ea presioa ondo kudeatzeko gai garen".

Finala jokatuko duten bi bikoteek ez dute elkarren kontra jokatu txapelketan zehar.

Buruz-burukoa

Eskuz binakako finalaz harago, buruz-burukoa ere jokatu dute abuztuaren 10ean: Enara Gamindek eta Itxaso Erasunek.  Ikusmin handia piztu du egungo kaiolako bi txapelketarik garrantzitsuenen arteko irabazleak final batean parez pare ikusteko aukerak. Kasu honetan ere, txapelketan jokatu ez den partidua da finala, baina biek ere Aizane Ibarrolaren aurka majo sufrituta lortu zuten finalerako txartela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak