Adhoc Vakantiorkest kontzertu-orkestra berezia Bergaran

Olaia Milikua 2026ko abuztuaren 1a

Adhoc Vakantiorkest kontzertu-orkestra berezia Bergaran izango da, abuztuaren 8an, 12:00etan, Espoloian. Lehenengo, kalejira egingo dute, eta ondoren, kontzertua. 

Gaur egun 65 musikariz osatuta dagoen kontzertu-orkestra handi bat da. Taldeko kideen batez besteko adina 26 urtekoa da, eta bertan esperientzia eta ibilbide askotariko musikariak elkartzen dira: alde batetik, musikari profesionalak; eta, bestetik, afizionatuak Haren berezitasun nagusietako bat da urtean hamar egunetan soilik existitzen dela orkestra, denbora labur horretan musika proiektu bat garatzeko. Jatorriz musikari gehienak Herbehereetako Breda eskualdetik zetozen arren, gaur egun proiektuak mugak gainditu ditu eta Herbehereetako zein Belgika osoko parte-hartzaileek osatzen dute Ad Hoc Vakantiorkest.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak