Txistularien kalejirarekin hasi dute eguna Basalgon

Oihana Elorza Gorostiza 2026ko uztailaren 25a

Santiago jaiak dituzte Basalgon, eta txistularien kalejirarekin hasi dute eguna. Gaztetxoen pilota partiduak jokatu dira eguerdian, eta auzotarrek jatekoa eta edatekoa eskaini dute.

Auzoan egindako goiz eresiarekin, eguerdiko pilota partiduak laster direla iragarri dute txistulariek Basalgon 11:00etan. Ordurako pilotari gaztetxo bat baino gehiago auzoko frontoian zegoen eskuak pilotarekin berotzen. 

11:30ean hasi dira binakako pilota partiduak. Hiru jokatu dituzte:

  • Zura Etxebarria eta Unax Etxeberria 16 - June Artola eta Izei Larrañaga 13
  • Auritz Retolaza eta Haritz Leturia 15 - Ointaz Dorronsoro eta Lier Nin 18
  • Amets Agirre eta Lur Egizabal 18 - Oinatz Gallastegi eta Beñat Egidazu 22

Elkarteko ateak zabalik izan dituzte auzotarrek eta jatekoa eta edatekoa eskaini dizkiete frontoi ingurura gerturatu direnei; baita kafeak goizean ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak