Ibai Cabo Amorebieta taldera, Realak utzita

Xabier Urtzelai 2026ko uztailaren 24a

Ibai Cabo, Realaz artxibo irudi batean jokatzen, eta sare sozialetan jokalaria aurkezteko klubak igo duen bideoan. Irudia: sdamorebieta.eus

Amorebieta Kirol Elkarteak Ibai Cabo Beristain (Bergara, 2006-01-04) aurrelari gaztearen fitxaketa iragarri du. Bergarako harrobian hazitako jokalaria Realak utzita joan da talde bizkaitarrera.

Jokalari bergararrak duela bi denboraldi egin zuen debuta Real Sociedad B taldearekin Lehen Federazioan. 2023-24 denboraldian, berriz, Realaren Ohorezko Mailako gazte taldeko golegile nagusia izan zen, 15 gol sartuta. Azken bi denboraldietan Real Sociedad C taldeko kide izan da, eta baloia jotzeko duen gaitasunagatik, eta lerro artean jokatzeko trebetasunagatik nabarmendu da.

SD Amorebietak 2026-2027 denboraldian Bigarren Federazioan jokatuko du, Espainiako futbolaren laugarren mailan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak