Bergarako Udalak euskara ikasi dutenentzako hiru dirulaguntza emango ditu

Julen Murua Mesonero 2026ko uztailaren 22a

2025-2026 ikasturtean edota 2026ko udan euskara ikasi edota ikasketa osagarriak euskaraz egin dituztenentzako dirulaguntzak dira.

Hiru dirulaguntza mota egongo dira: Bergarako Udal Euskaltegitik kanpoko euskaltegi batean edo barnetegian euskara ikasten dutenentzat dirulaguntza (Bergarako euskaltegian ikasten dutenentzako laguntzak euskaltegitik ematen dira), Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako ikastaroetan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza eta UNEDeko Idazle Eskolak antolatzen dituen modulu eta hitzaldietan parte hartu duten bergararrentzako dirulaguntza.

Dirulaguntzen eskariak 2026ko urriaren 25a baino lehen aurkeztu behar dira Bergarako Udaletxeko Erregistro Orokorrean (BAZ).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak