Unai Azkarate bergararraren artelanak jasoko dituzte Alkateen Mugimenduan parte hartu zuten bost alkate ohik

Ibai Irasuegi Garai 2026ko uztailaren 17a

Unai Azkarateren 'Gure paisaia eraikitzaileak' collage-serieko lan bat. Argazkia: Bergarako Udala.

Foruen abolizioaren 150. urteurrena eta Alkateen Mugimenduaren 50. urteurrena gogorarazteko domekan Bergaran egingo duten ekitaldi instituzionalean jasoko dituzte omenduek Azkarateren sormen lanak. . 

"Herrigintzaren, memoriaren eta konpromiso kolektiboaren" aitortza jasoko dute duela 50 urteko Alkateen Mugimenduan parte hartu zuten bost alkatek. Domekan egingo zaie aitortza bi gertaerak gogoan izango dituen ekitaldi politiko-instituzionalean, eta, bertan banatuko zaizkie Azkaratek egindako bost lanez osatutako Gure paisaia eraikitzaileak seriea.

Belaunaldiartekotasuna ardatz

Lana komunitatearen, memoriaren eta bizikdetzaren eraikuntza kolektiboari buruzko hausnarketa da, eta belaunaldi desberdinen arteko topagune izateko asmoz egin du artista bergararrak. Horretarako, kartoiak, koloretako kartulinak, egunkari zatiak eta spray bidez sortutako aztarnak material gisa erabili ditu; forma, kolore eta testuren bidez mezu kolektibo bat eraikiz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak