Dagoeneko eman daiteke izena Bergarako gazteen IV. xake txapelketan

Julen Murua Mesonero 2026ko uztailaren 17a

Bergarako gazteen xake txapelketa.

Hemezortzi urtez beherakoentzako txapelketa izango da eta hilaren 24 jokatuko da Bolu auzoan, 16:30ean hasita.

Santa Ana jaiak direla eta, Bergarako gazteen IV. xake txapelketa jokatuko da datorren asteko egubakoitzean, Bolu auzoan. Hamar minutuko suitzar formatuan jokatuko da txapelketa, hemezortzi urtez azpiko jokalariek har dezakete parte eta ez dago federatuta egoteko beharrik. Izena eman daiteke 671 84 15 63 telefono zenbakira mezua bidalita; azken eguna uztailaren 23a izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak