Uztailaren 13an hasita, Artzamendi kaleko 1etik 21era bitarteko atarien parean dagoen ezponda garbituko da. Zehazki, "mendira bideko atzealdean, goiko trenbidera doan bidearen azpialdean eta aisialdirako gunearen azpialdean dagoen eremuan" esku hartuko dela jakinarazi du Udalak. Lanok, eremuko sasitza kentzea dute helburu, baina tamaina txikiko hainbat zuhaitz ere moztuko dira.
Lan batzuk abuztuan
Moztutako material guztia lehortutakoan, kamioi garabi handi baten laguntzaz aterako da eremutik. Lan horiek abuztuko bigarren eta hirugarren asteetan egitea aurreikusten da. Lanak segurtasunez egin ahal izateko, "etxebizitza blokeen inguruko hainbat une eta gunetan aparkaleku erreserbak" egin beharko direla jakinarazi du Udalak. Erreserba horien berri aldez aurretik emango dela esan dute.
Herritarren "ulermena eta pazientzia" eskertu nahi izan dute, "lanek iraun bitartean sor daitezkeen eragozpenen aurrean".