Euskara ikasi, hobetu edo egunerokoan gehiago erabili nahi duten herritar guztiek zabalik dute Euskaltegian izena emateko epea, egubakoitza, uztailaren 17a arte.
Aurrematrikula hainbat bide erabilita egin daiteke; hona hemen horiek:
- Aurrez aurre, Bergarako Udal Euskaltegira jota –Irizar jauregia (Barrenkalea, 33)– honako ordutegian: 09:00etatik 16:00etara.
- Telefonoz, 943 76 44 53 zenbakira deituta.
- Posta elektronikoz, euskaltegia@bergara.eus helbidera idatzita.
Informazio gehiago eskuratu gura izanez gero aurretik aipatutako bide berberak erabil daitezke.
