Autozaleen Eguna ospatzen ari dira gaur Angiozarren. Goizean zehar hainbat herritar eta motorzale elkartu dira, eta plazan jarritako auto erakusketan sei ibilgailu daude ikusgai. Eguerdirako giroa berotzen joan da eta bertaratu direnak elizpeko gerizpean egon dira, beroari aurre egiteko trago batzuk hartzen. Ondoren, bazkaria egingo dute bertan; paella eta haragi gisatua izan da menua.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.