Bosgarren urtez antolatu du aurten Ados Pilotak San Fermin torneoa. Bi modalitate izan ditu, lau eta erdikoa eta binakakoa, eta Maddi Barrocal bergararrak irabazi du binakakoa Ane Mendibururekin bikote osatuta. 8-22 bukatu zen Labriten jokatutako finala.
