Bihar, eguerdiko hamabietan hasita, meza izango da auzoan, eta, horren ostean, luntxa egingo dute bertaratzen diren herritarrek. Mokadutxoaren ostean ere jai giroa izango da nagusi; izan ere, Bergarako Aliritzi taldeak emanaldia egingo du.
Zapatuan ere jarraituko dute San Kristobalgo jaiek. 23:00etan hasita, Eingo taldeak euskal abestiekin jarriko ditu ikus-entzuleak dantzan. Domekan, meza izango da, 12:00etan eta, jaiak bukatzeko, luntxa egingo dute ostean.

Bergarako Udalak jakinarazi duenez, auzo-taxi zerbitzu berezia egongo da zapatu gauean, "herritarren joan-etorriak errazteko" helburuarekin. 22:00etatik 08:00etara bitartean egongo da erabilgarri zerbitzua.