"Beroak asko baldintzatu gaitu, baina egoerara ahalik eta ondoen moldatzen ari gara". Lehen astean bizi izan zituzten tenperatura altuenak; ekaineko azken egunetan 40 gradu inguruko tenperaturak izan zituzten, eta, horren eraginez, igerilekura joan ziren. "Umeak oso gustura egon ziren. Beroari aurre egiteko modurik onena izan zen", azaldu du koordinatzaileak. Asteroko irteeren barruan, atzo, eguena, Gamarrako instalazioetara joan ziren, egun osoko irteeran.
"Gure helburu nagusia futbola erakustea da, baina, batez ere, futbolaren bidez ondo pasatzea eta lagun berriak egitea". Horretarako, entrenamenduez gain, futbolarekin lotutako jarduera eta bisita bereziak antolatzen dituzte. Aurreko astean, esaterako, Ibai Agirre Realeko jokalaria izan zuten campusean, eta datorren astean, talde nagusiko emakumezko jokalari batek bisitatuko ditu neska-mutilak.