Taldekako sariak ez ezik, bakarkakoak ere banatu zituzten: Euken Azpeitiak eraman zuen Atezain Onenarena; Zapo-k Jokalari Onenarena; Ibon Leibar Txinbo-k Jokalari Bereziarena; eta Mikel Peñin izendatu zuten Pitxitxi.
Jende dezente eta giri ona
Bereziki atzo, finala tarteko, jende dezente gerturatu zela eta giro polita sortu zela nabarmendu du antolakuntza taldeko Andoni Bretañak. 15 taldek parte hartu dute guztira txapelketan –buelta horretan ibiltzen dira urtero–, eta emakumezkoekin ezer egitea lortu ez izana da geratu zaien arantza: "Ea hurrengoetan lortzen den".
Urteak daramatzate Bergaran Ipintza futbol txapelketa egiten, belaunaldiz belaunaldi eskualdatuz auzolanean aurrera ateratzen den egitasmoaren ardura. Zortzi bat urte daramatza zeregin horretan egungo antolakuntza taldeak, eta erreleboan pentsatzen hasita dago: "Aurten, jada, jende gazte berria sartu dugu taldean. Nekea sumatzen hasiak gaude, eta datorren urtean erreleboa pasako diegu, seguruenik".