Lehenengo itxiera 23:00etatik 02:00etara izango da, AP-1eko Bergara Hegoaldeko lotunearen noranzkoan. Denbora tarte horretan, erabiltzaileek AP-636ko 19. irteera erabili beharko dute Bergarara irteteko, eta GI-627 errepidetik Bergara Hegoaldeko 21. sarrerara jo beharko dute autobidera berriz sartzeko eta AP-1eko ordainlekura iristeko.
Ondoren, lanak amaitutakoan, 02:00etatik 04:00etara bitartean, gutxi gorabehera, AP-636a itxita egongo da Beasaingo noranzkoan, Bergara Hegoaldeko 21. irteeraren eta 19. sarreraren artean. Kasu horretan, ordainlekua igaro ondoren, gidariek 21. irteera hartu beharko dute, GI-627 errepidetik Bergara zeharkatu eta AP-636ra berriz sartzeko 19. sarreratik.
Bidegik jakinarazi du ordutegi horiek orientagarriak direla eta lanen garapenaren arabera aldaketak izan ditzaketela. Horregatik, gidariei zuhurtziaz gidatzeko eta uneoro seinaleen nahiz lanean ari diren langileen jarraibideak errespetatzeko eskatu die.