Gaur erabakiko dira Ipintza udako futbol txapelketako txapeldun berriak

Koldo Zubia Salas 2026ko uztailaren 3a

Iazko ligako garaile, Sanlokal taldea. (Irudia: Andoni Bretaña).

Gaur jokatuko diren Ipintza udako futbol txapelketako finalak erabakita gelditu ziren martitzenean. Kopako finala Litxar eta Arabes taldeek jokatuko dute, 18:30ean; eta ligakoa, berriz, BSCk eta MFK-k,19:30ean.

Aurten, hamabost talde aritu dira nor baino nor gehiago. Multzokako fasea jokatu ostean, talderik onenak ligarako sailkatu ziren, eta gainontzekoek kopa jokatu dute. Bi lehiaketetako zortzi talde onenek ligako eta kopako finalerdiak jokatu dituzte; hain zuzen, martitzenean. Ligan, BSC taldeak 6-0 irabazi zion LH Artaldeari, eta MFK-k, berriz, 3-2 irabazi zion Txinpartak izenekoari. Kopako finalerdiak orekatuagoak izan ziren: alde batetik, 0-0 egin zuten San Sigol eta Arabes taldeek, eta penaltietan 4-2 gailenduta igaro zen finalera Arabes. Beste norgehiagoka banakoarekin amaitu zen, eta penaltietan Litxar igaro zen finalera, Cebos garaituta (11-10).

Gonbidapena herritarrei

Hala, BSC eta MFK taldeek jokatuko dute ligako finala. Kopakoa, ostera, Litxarren eta Arabesen artean erabakiko da. Kopako finala 18:30ean izango da eta ligakoa, 19:30ean, Ipintzan. Gonbidapena herritarrei Urtero bezala "partaide asko" animatu direla azaldu du Andoni Bretañak. Eta orokorrean "balorazio ona" egin badu ere, nesken lehiaketa igarri du faltan. "Izan ere, txapelketa hori galduko ote dugun beldur pixka batekin gaude, egia esatearren, baina datorren urtean berriro ahaleginduko gara", azaldu du

Finalari begira, berriz, herritarrak bertaratzeko deia zabaldu nahi izan du: "Gaurkoa egun polita izaten da, tentsio eta pike pixka bat egongo da, baina ikusleentzat entretenigarria, seguru". Finaletako partiduen ostean, sari banaketa egingo dute; iaz, Sanlokal taldeak irabazi zuen liga, eta Sansigolek, kopa. Aurten, beraz, beste batzuendako izango dira garaikur horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak