Hauek dira txapelketan parte hartuko duten beste bost bikoteak: Aldaregia eta Mendiburu, Gomez eta Ruiz de Larramendi, Aranburu eta Orbegozo, Ozkoz eta Perez eta Iturriaga eta Arrastia.
Astelehenean aurkeztu zuen Adosek III. Udara Caixabank txapelketa. Aurten, sei bikotek hartuko dute parte; tartean, Maddi Barrokal bergararrak Iera Agirre leitzarrarekin osatutakoa dago. Ligaxka sisteman jokatuko dira norgehiagokak. Txapelketa uztailaren 16an hasiko da, Uztarrozen eta irailaren 3an Labriten jokatuko da final handia; ia uda osoa iraungo du txapelketak, beraz.
Hauek dira txapelketan parte hartuko duten beste bost bikoteak: Aldaregia eta Mendiburu, Gomez eta Ruiz de Larramendi, Aranburu eta Orbegozo, Ozkoz eta Perez eta Iturriaga eta Arrastia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.