2025-2028 lan-hitzarmena "asteetako tentsioaren" ondoren iritsi dela adierazi dute eta pozik azaldu dira ELAko kideak "soldata-igoerak, lanaldi-murrizketak eta lan-erreformaren aurkako blindajeak" sendotzen dituelako; horregatik ituna "mugarri bat" dela gaineratu dute.
Automobilgintzarako piezak garbitzen dituzte Landazabalen eta pieza horien kalitate-kontrola egin; 60 langilek dihardu han. Lan-hitzarmenean honakoak jaso dituzte: KPIari lotutako soldata igoerak, urtero %1 igota; lanaldia urtero 8 ordutan murriztea; eta bulegoetako langileen atsedenaldia lan denbora ordaindutzat aitortzea. Gaineratu dute beste "hobekuntza esanguratsu" batzuk ere jaso direla, esaterako, baja osagarrien kasuan; baita gaueko lanaren plusa %30era igotzea eta lanaldiko atseden denborak handitzea ere.
ELAk gogorarazi gura izan du duela Gipuzkoako metalaren hitzarmen probintziala aplikatzea lortu zela duela bi urte "sindikatuak bultzatutako gatazka" baten bidez.