Letania errezatuz igo dira fededunak San Martzialera gaur goizean

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko ekainaren 30a

Gaur, ekainak 30, San Martzial Eguna da, eta Bergaran ohitura den bezala, Santa Marinako kanpandorreko kanpai-jotzearen ostean, Letania errezatuz igo dira San Martzialera. Kanpan egin dute meza eta ostean, txokolate-jana egin dute San Joxepe elkartearen eskutik.

Pedro Garitano izan da parte hartu duen bergararretako bat, eta adierazi du iaz baino jende gutxiagok parte hartu badu ere, goiz polita pasa dutela: "Aurtengo igoera izan da 138.a, dokumentatuta agertzen dena; nahiz eta duela 100 urte baino gehiagoko erreferentziak dauden jendea igotzen zela, kanpaia jo, errosarioa errezatu...". Nabarmendu du San Martzialgo ermita ez dagoela meza emateko egoeran, eta horregatik, egin dutela meza kanpan kantu artean.

San Martzial ermitarako sarbidea. (Argazkia: P.G.).

Erlazionatuak

San Martzial Eguna, argazkitan

Idoia Aranbarri Arzuaga eka 30, 15:08 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak