Moonshine Wagonen emanaldiarekin hasiko dira Usondoko kontzertuak uztailaren 9an

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko ekainaren 29a

Moonshine Wagon taldea.

Usondoko kontzertuen egitarauan joan zen zapatuko Txuma Murugarrenen kontzertua zen karteleko lehena, baina eguraldiagatik bertan behera geratu zen, nahiz eta euria egiten zuen kasuan emanaldia Seminarixoan egitea aurreikusita egon. Udaletik jakinarazi dute 15:00etan erabakitzen dutela Usondo parkean edo Seminarixoan egin, ikuskizunaren ordurako iragarrita dagoen eguraldiaren arabera.

Hiru kontzertuko Usondoko kontzertuen egitaraua bi emanalditan geratu da momentuz; izan ere, bertan behera geratu zen zapatuko Txuma Murugarrenen kontzertua euriagatik. Eguraldi txarraren kasuan, kontzertuak Seminarixoan egitea da aurreikuspena, baina zapatuan ez zen horrela izan. Udaletik adierazi dute 15:00etan erabakitzen dutela non egin eguraldi iragarpenaren arabera eta zapatuan ere horrela egin zutela: "Erabakia 15:00etan hartzen da. Zapatuan 22:00etarako iragarpena zen eguzkitsua eta euria ez zetorrela 01:00ak arte. Horregatik erabaki zen aurrera jarraitzea muntaiarekin Usondon, 19:30ean euria hasi zuen arte. 19:30ean ez du ematen denbora dena desmuntatu eta Seminarixoan muntatzeko. Euri iragarpena badago, Seminarixoan muntatzen da 15:00etan hasita. Eguraldi iragarpena ona bada aurreko zapatuan bezala, Usondon egitea da ideia". 

Aurreratu dute, momentuz, ez dutela aurreikusten Txuma Murugarrenen kontzertua beste data batean egitea. Horrenbestez, Moonshine Wagonen kontzertuarekin hasiko dira Usondoko kontzertuak uztailaren 9an. Gasteizen sortutako heavy-bluegrass taldea da, nazioartean ibilbide oparoa eginduena, soinu akustiko bizi eta festa girokoa eskaintzen duena.

Hirugarren kontzertua, Bea Asurmendirena izango da. Duela urtebete kaleratu zuen Asteartea diskoa aurkeztuko du. Jazza, folka eta hainbat hizkuntzatako kantuak uztartzen dituen lan intimo eta garaikidea da. Kontzertuak 22:00etan izango dira. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak