Ohiturari eutsiz, Letania errezatuz igoko dira San Martzialera, bihar

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko ekainaren 29a

Fededun talde bat San Martzialera igotzen, iaz. (Argazkia: Pedro Garitano).

San Martzial Eguna izango da bihar, hilak 30, eta, 07:00etako Santa Marinako kanpai-jotzearen ostean, 07:30ean igoko dira handik San Martzialera, letania errezatuz, eta ostean, meza izango da San Martzialen, Bergarako Parrokiak antolatuta. Goiza borobiltzeko, txokolate-jana egingo dute, San Joxepe elkarteak prestatuta.

Uztailaren 5ean izango den erromeriako txosna eta kantina ustiatzeko sei eragile aurkeztu dira, eta, ustiapeneko baldintzak eta zozketari dagokion akta kontuan harturik, Jaiak Denontzat taldeak kudeatuko du txosna, eta Artatse Elkarteak kantina. Itxarote-zerrendan geratu dira lau talde hauek, hurrenkera honetan: Gure Artera-Sare, LAB sindikatua, Harrera elkartea eta Bergara Aurrera.

Erromeriarako mahaiak eta aulkiak alokatu dituztenek uztailaren 4an jaso ahal izango dituzte, eta Udalak jakinarazi du mantentze-lanak direla-eta kuadrillek ezingo dutela eremurik zintekin gorde uztailaren 3ko 15:00ak baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak