Udal Pilotalekuko harmaila nagusia jendez –eta berotik babesteko abanikoz– beteta zelarik, Hertzainak, Kortatu, The Beatles, U2 edota Janus Lester eta Neomak-en kanten moldaketak eskaini zituzten.
Baita Musika Bandako kide den Bien Larrañagak, Lemak taldean ondutako Itxoiten-en moldaketa ere. Azpiko bideoan ikus daiteke une hori.

Abesten bakarka aritu ziren: Asier Elorza, While my guitar geltiy weeps (The Beatles); Lia, Aierbe Ain't in fun (Paramore) eta Biken Larrañaga, Itxoiten (Lemak).
Etxean abestian (Lester-Neomak), ostera, honako boskotea: Asier Elorza, Biken Larrañaga, Ane Azkarate, Laida Unamuno eta Lia Aierbe.