Iriburu kaleko azken aldapan bi estolda zulo ordezkatuko dituzte eta lanek trafikoan eragina izango dute astelehenetik uztailaren 3ra bitartean. Errepide zati hori itxita egongo da, baina trafikoaren antolamendua egokitzeko Iriburu eta Koldo Eleizalde kaleak bi norantzetan irekita egongo dira. Horretarako, aparkaleku batzuk kendu egingo dituzte eta aparkaleku horiek tokian gurutzatzeko puntuak jarriko dira, hesien bidez, behar bezala seinaleztatuta.
Udalak aurreratu du asfaltatze lanak amaituta, dagokion pintaketa lanak egingo direla, bide segurtasuna eta seinaleztapena "egoki bermatzeko". Lanen kontratua Asfaltos Uribe SA enpresari esleitu dio Udalak lehiaketa publikoaren bidez, eta aurrekontua 195.576,47 eurokoa da BEZa barne.