Ikuskizuneko protagonista Ramon Uriarte izeneko gizon bat da; Ortiz Bunkerizatuak izeneko enpresa batek bost izarreko bunkerra promozionatzeko Beldurrak babesten gaitu eslogana erabiliz herriz herriko Arrastaka Irabazi lehiaketa antolatu du, eta lehiaketa hori irabazten saiatuko da protagonista.
Oscar Terolek eta Santi Ugaldek zuzendutako ikuskizuna da Eutsi, Ramon!, dagoeneko hainbat herritan antzeztu dutena; iaz, esaterako, Oñatin egin zuten. Santi Ugalde bera eta Sergio Arrospide izango dira antzezleak, hain zuzen ere. Kultura zerbitzuak antolatutako ikuskizuna euskaraz eta doan izango da, eta ordubete inguru iraungo du; 19:00etan hasiko da.