"Musika sinfonikora ohitu gabe dauden horiek gure formatu sinfonikora hurbiltzen saiatzen gara. Euskal pop-rock doinuak sinfonikora moldatzea lan handia da, baina gure kulturarekiko konpromisoa ere erakutsi nahi dugu, eta, gainera, ikusleek gustura hartzen dituzte bertsioak", dio Enrike Txurruka zuzendariak.
Banda ezagutarazteko sortua
Kontzertu berezi horren ideia duela urte batzuk sortu zela esan du Txurrukak: "Orkestra lehen aldiz entzun zuten lagun batzuek harrituta geratu zirela esan ziguten, herrian horrelako orkestra zegoenik ez zekitelako. Orduan, argi ikusi genuen orkestra bere ohiko kontzertu lekuetatik atera behar genuela noizean behin, herrian ezagutzera emateko". Era berean, pop-rock kontzertua ematearren, orkestaren udako kontzertu "klasikoa" galtzeak "pena" ematen zion orkestrari. Ondorioz, bandarekin adostu ostean, pop-rock kontzertua txandaka egitea erabaki zuten. Urte baten orkestak, hurrengoan bandak. Hala, frontoian izango da emankizuna, 19:00etan hasita