Maitane Suinaga bergararrak irabazi du III. Antonio Alvira Biolin Lehiaketa

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko ekainaren 22a

Maitane Suinaga, eskuinetik hirugarrena. (Argazkia: Y.S.).

Joan den ekainaren 18an ospatu zen Antonio Alvira Biolin Lehiaketaren hirugarren edizioa Iruñeko Fernando Remacha Auditorioan, eta Maitane Suinaga Ena (Bergara, 2004) izan zen irabazlea.

Nafarroako Musika Kontserbatorio Nagusiko (CSMN) azken mailan dagoen ikaslea da bergararra eta saria urtebetez kontzertu sorta bat ematea izango da Antonio Alviraren legatua den 1769ko biolin historikoarekin. Iraizoz Astiz Hermanos Fundazioak eta CSMNk antolatutako ekimen honek talentu gaztea sustatzea eta Alvira biolin-jole iruindarraren (1912-1982) oroimena eta bere instrumentu bikainaren soinua bizirik mantentzea du helburu; izan ere, Alviraren nahia zen bere instrumentuak, 1769ko biolinaren zarata ez eteta eta jotzen jarraitzea.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak