Kontzertuak denboraldiko azken hitzordua izan zuen orkestrarentzat. Urtean lau emanaldi eskaintzen dituzte, eta udako kontzertu hau berezia izaten da, oporren aurretik agur esateko balio duelako. Enrike Txurruka zuzendariaren esanetan, publikoak zein musikariek gustura hartu zuten emanaldia, eta doinu ezagunek giro aparta sortu zuten Santa Marina elizan.
Kontzertuaren ostean, musikariek afari batekin eman zioten amaiera ikasturteari. Orkestra irailean itzuliko da entseguetara; ordura arte, Bergarako musika-zaleek ekainaren 27an izango dute hurrengo hitzordua, Bergarako Musika Bandaren kontzertuarekin.