Bergarako Orkestra Sinfonikoak musikaz beteko du Santa Marina eliza

Izar Ruiz de Austri Arexolaleiba 2026ko ekainaren 19a

Bergarako Orkestra Sinfonikoa.

Bihar, ekainak 20, Orkestra Sinfonikoak udako kontzertua egingo du, Santa Marina elizan, 20:00etan; San Pedron egingo zela iragarri zen, baina lekuz aldatu dute.

Santa Marina eliza bihar arratsaldean musikaz beteko da Bergarako Orkestra Sinfonikoaren udako kontzertuarkein. Sarrera doakoa izango da eta ordubete inguruko emanaldian herriko 60 musikarik hartuko dute parte. Emanaldia San Pedron egingo zela iragarri zen, baina lekuz aldatu dute. 

Emanaldia San Pedron egingo zela iragarri zen, baina lekuz aldatu dute.

Azken urteetan, Bergarako Musika Bandak eta Orkestrak txandaka antolatzen dituzte pop-rock eta musika klasikoko kontzertuak. Aurten, Orkestrak proposamen klasikoa eskainiko du. Egitarauak garai eta estilo askotariko obrak bilduko ditu.

Kontzertua Johan Christian Bachen Sinfonia op.18 n.º 4 lanaren lehen mugimenduarekin hasiko da, eta, ondoren, Franz von Suppéren Egun bat Vienan operetako obertura alaia interpretatuko dute. Jacques Offenbachen Hoffmannen ipuinak operako Barcarolle ezagunak jarraituko du programa.

Euskal musikak ere izango du bere lekua, Jose Francoren Eusko eleskiak bildumaren bidez. Bigarren zatian, Camille Saint-Saensen Sanson eta Dalila operako Bachanale dantza ospetsua eskainiko dute, eta, amaieran, publiko gazteagoari ere keinu egingo diote, Koji Kondoren The Legend of Zelda bideojoko-sagan oinarritutako piezarekin.

Orkestrak, gainera, Udalaren laguntza eskertu nahi izan du, eta kontzertua aurrera eramateko ezinbestekoa izan dela azpimarratu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak