Adunako Herriarteko finalerdietara joateko autobusa antolatu du Bergarako Pilota Sailak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2026ko ekainaren 17a

Bergarako pilotariak.

Domekan, ekainak 21, 10:00etan jokatuko du Adunan Bergarak Herriarteko finalerdietako itzulikoa, eta Bergarako Pilota Sailak hara joateko autobusa antolatu du. Herritarrei taldea animatzera joateko dei egin diete, eta joan gura dutenek izena eman beharko dute eguena baino lehen.

2 eta 1eko abantailarekin joango da domekan Bergara Adunara, eta zaleek hiru partidak bertatik bertara ikus ditzaten autobusa antolatu dute. 08:30ean aterako da Udal Pilotaleku ondotik, eta itzulera 13:30ean izango da gutxi gorabehera (partidak amaitu ondoren). Izena eman behar da biharko, Julen Aranbururekin kontaktuan jarrita (635 20 61 04) telefonoz edo Whatsapp bidez.

Txartelen prezioa 10 eurokoa da helduendako, eta 14 urtetik beherakoendako, 5 euro. Ordainketa autobusean sartu aurretik egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak