800.000 euroko saria banatu du ONCEk Bergaran

Koldo Zubia Salas 2026ko ekainaren 16a

Saria banatu duen Igone Lopez, gaur arratsaldean, Irala kalean dagoen kioskoan. (Argazkia: Hasier Larrea).

ONCEren ostiraleko kupoitzarrak 800.000 euro banatu ditu Bergaran, 40.000 euroko 20 kupoitan banatuta. San Martin Plazako 1 zenbakiko saltzaile Igone Lopez Aramendi bergararrak eman du saria (plazako lanengatik Irala kalean dago jarrita ONCEren kioskoa). 

Hain zuzen ere, Leon XIV Aita Santuaren Bidaia Apostolikoari eskainitako kupoitzarrak utzi du aipatutako saria.  Guztira 2.760.000 euro banatu dira sei autonomia erkidegotako udalerritan. Sarituak suertatu diren 69 kupoietako 20 saldu dira Bergaran.

Pozez gainezka harrapatu du Lopez GOIENAk gaur arratsaldean, martitzena, Irala kaleko kioskoan lanean ari zen bitartean. Azaldu duenez, 15 kupoi Irrintzi tabernan saldu dituzte: "Egubakoitzero eramaten ditut hara txartelak. Han 15 saldu zituzten, eta bost hemen saldu ditut". Aitortu du, opariak egin dizkiotela herrian banatu duen sariagatik.

27 urte daramatza ONCEn lanean Igone Lopezek, eta ez da banatu duen sari bakarra. Gogoan du, "duela urte asko" bost milioi pezeta banatu zituela kupoi batean.

San Martin plazako lanengatik Irala kalera lekualdatu duten ONCEko kioskoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak