Juantxo Madariaga historialariak 2025eko abenduan aurkeztu zuen liburua osoko bilkuren aretoan, Udalak herriaren historia soziala eta horren barruan euskarak izandako tokia aztertzea helburu duen ekimenaren baitan; proiektuaren bigarren emaitza da. Orduan
Aztertutako garaiko inkesta soziolinguistikorik edo gaiaren bueltako dokumenturik ez dagoen arren, Madariagak aurkezpenean zioen urte haietan euskaldun elebakarrak zirela nagusi Bergaran: "XVII mendean bergararren %80 zen euskaldun elebakarra; XIX. mendean, aldiz, %55-60 artean. Herritar xeheak ziren gehiengoa, nekazariak edo artisauak kasu; eta batez ere emakumeak. Goi-mailako herritarrak elebidunak ziren, eta euren artean gazteleraz hitz egiten bazuten ere, herri xehearekin edo morroiekin hitz egiteko euskara erabiltzen zuten". Historialariak gaineratu zuen, era berean, argi dagoela bergararren ia gehienek zekitela euskara eta horren adibide jartzen du XIX. mendearen bigarren zatian egindako azterketa baten arabera, Gipuzkoako biztanleen %95 euskalduna zela. Alabaina, 1876an aldaketa eman zen.
Elebakartasun garaiak ikerlana euskararen historia soziala, hizkuntza ohiturak eta Bergarako iragana ezagutu nahi dituztenentzat baliabide interesgarria dela azaldu dute Udaletik.