Jokin Etxabek Benasqueko 28 kilometroko proba irabazi du

Mireia Bikuña 2026ko ekainaren 14a

Jokin Etxabe, Benasqueko helmugan. Argazkiak: Retrateria Benasque

Gran Maratón Montañas de Benasqueko erdi mailako proba irabazteaz harago, hamaika urtean indarrean mantendu den errekorra ondu du korrikalari bergararrak. "Gustura ibili naiz. Ez dauka zailtasun handiegirik, eta pozik nago garaipenarekin eta errekorrarekin", esan dio GOIENAri Etxabek.

Gran Maratón Montañas de Benasque probaren barruan hiru ibilbide daude: 19, 28 eta 42 kilometroko probak. Jokin Etxabek erdiko distantziakoa egin du. "Igoera luze bat eta jaitsiera luze bat ditu  probak. 2.700 metroko altueraraino heldu ginen, eta handik Aneto, Posets, Madaleta eta beste hainbat mendi ikus ahal izatea, gozamena izan da. Pirinioak era horretan ikustea plazera izan da", azpimarratu du. 

Lasterketa hasieratik hartu du abantaila bergararrak, eta gai izan da bukaeraraino mantentzeko. "Gorputzaldi onarekin etorri naiz, eta modu ederra izan da denboraldia bukatzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak