79 txirrindulari atera ziren San Antonioko irteera puntutik kadete mailako Euskadiko Erlojupekoa lehiatzeko eta azkarrena Daniel Diaz izan zen 9.59.83ko denborarekin. Gainera, Lokatzako Ziklismo Eskolako presidente Ion Unamunok adierazi duenez, iaz jubeniletan Munduko Txapelduna izan zen, eta gaur egun,Lidl Trek-eko txirrindulari profesionala den Eñaut Urkaregik San Antonio Sarian 2023an ezarri zuen marka ondu du Diazel. 2022an 10.30eko errekorra ezarri zuen Urkaregik eta urtebetera, bere errekorra ondu zuen 10.03ko denborarekin. "Lehenengo urteko kadetea da Daniel Diaz, eta oraindik, beste urtebetez izango da kadetea. 10 minututatik jaitsi du denbora, eta orain arte zegoen marka hautsi du. Lasterketa batzuk irabazi duen txirrindularia da. Pistan ere oso indartsu ibiltzen da, eta etorkizuneko txirrindularia da, betiere, jarraitzen badu urtetik urtera hobetzen".
Era berean, Debagoieneko txirrindularirik azkarrena Ulma-Aloña Mendiko Enzo Elizburu izan da. Laugarrena izan da erlojupekoan 10.31.65eko denborarekin. Lokatzako lehendabiziko txirrindularia hamabigarren postua eskuratu duten Unai Oyon izan da (10.53.56).