Elkartearen esanetan, uretan segurtasuna hartzeko, oinarrizko eta aurreratutako teknikak ikasteko eta igeriketaz gozatzeko aukera paregabea. Entrenamenduak haurren erritmoa errespetatuz egingo dira, giro hurbil eta lagunkoian. Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko, interesa dutenek Agorrosinera jo dezakete, 684 80 45 54 zenbakira deitu edo bergaraie@gmail.com helbidera idatzi.