Maiatzaren 31n Gipuzkoako Traineru Txapelketa irabazi ostean, atzo Euskadiko Txapelketan nagusitu zen Arraun Lagunak. Bigarren txandan lehiatu zen Lugañenea ontzia eta lehen luzean hautsi zuen lasterketa. Iazko txapelduna zen Tolosaldea bigarrena izan zen sei segundura, eta San Juan hamaikara.
Arraun Lagunakeko Xubane Uribarrena arraunlariak estropadaren ostean adierazi zuen, joanekoan "estropada txukuna" egin zutela, baina itzuleran gehiago kostatu zitzaiela, baina azkenean, irabazita, gustura agertu zen. Euskotren Ligako denboraldia ekainaren 28an hasiko dute.
