Giro onean ari dira ospatzen Elosuko Otaba jaiak

Eki Letona Erretolatza 2026ko ekainaren 7a

Atzo hasi ziren Elosuko Otaba jaiak, eta astelehenera arte luzatuko dira ospakizunak. Suziriaren eta kanpai hotsen ostean eman zioten hasiera jaiei, eta mus txapelketak-eta bertso-afariak girotu zuten lehen eguna.

Gaur, domekan, Jubilatuen Eguna ospatzen ari dira. Eguerdian pilota partidak jokatu dituzte eta Meza Nagusia egin dute auzoan hildakoen alde. Ondoren, jubilatuen bazkarian elkartu dira Elurmendi elkartean. Arratsaldean, toka txapelketa herrikoia eta erromeria izan, Zabale eta Lutxurdioren doinuekin. Jaiak bihar, astelehena amaituko dira, Otaba Txiki Egunarekin. Mokadua, auzo bazkaria eta triki-poteoa izango dira eguneko ekitaldi nagusiak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak