Neska futbolarien topaketa 2012 eta 2018 urteen artean jaiotako neskekin entrenamendu saioa egiten hasi dute, Agorrosinen. Jarraian, senior taldeak lagunartekoa jokatu du Gipuzkoako selekzioaren aurka, banako berdinketa erdietsita. Gaurkoan ez dute izerdi patsetan amaitu beharrik izan, pasa den astean bukatu zutelako denboraldia, inoizko emaitza onena eskuratuta: Euskal Ligan jokatzeko txartela.
Bada, ospakizunez betetako arratsaldea bizi izan dute jokalariek eta haien senitartekoek. Elkarrekin bazkaldu ostean, jai-giroan joan dira Seminarioko patiora, alaitasunez betetako gauari hasiera emateko.