Harria taldeak herrikideen aurrean aurkeztu du 'Hemen' diskoa

Hasier Larrea 2026ko ekainaren 6a

Joan den udazkenean kaleratu zuen Harriak bere bigarren diskoa, folk estiloari rockari baino toki handiagoa eskainita. Kontzertu batzuk egin dituzte Debagoienean, baina Bergaran Txapa irratian baino ez zuten aurkeztu. Oraingoan bai, Seminarixoan jo dute errepertorio berria, gertukoen aurrean.

140 lagun bertaratu ziren ostiral iluntzean Seminarixora, Harria taldearen azken uzta zuzenean ikusteko gogoz. Aitor Aldanondo taldekideak "gustura" aritu zirela komentatu du, nahiz eta lehen diskoaren aurkezpenean  baino jende gutxiagoaren aurrean jo: "Estreinako lana rockeroagoa zen eta bazituen hainbat hit, publikoarengana iristeko errazagoak. Udazkenean atera genituen kantuek gehiago dute folketik, motelagoak, lasaiagoak dira; akustikoak, gitarra elektriko batzuekin. Beharbada horregatik iritsi gara entzule gutxiagorengana. Baina jaso dutenek oso ondo baloratu dute, baita guk ere. Nire ustez, lehen diskoa –Harria– baino hobea da Hemen diskoa".

Estilo aldaketa zuzenean defendatzea zertxobait kosta zaiela ere onartu du, baina, "engrasatzen" joan ahala, puntua hartu diotelakoan dago: "Emanaldi erdia nahiko folk izaten da, eta beste erdia nahiko rock". 

Datorren astean Montblanc-eko (Katalunia) jaialdi batean jo, eta atseden hartuko dute uda ostera arte. 

Bideoan, Argi izpi bat kantua.

Erlazionatuak

Harriaren kontzertuko argazkiak

Hasier Larrea eka 06, 17:56 Bergara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak