Bergarako Musika eta Dantza Eskolak eta Jardun Euskara Elkarteak antolatuta, Bergara kantuan eta dantzan afaria egin zuten atzo Bergaran. 100 lagun inguruk parte hartu zuten Espoloian ospatu zen kantu-afarian. Aritz Alustiza Musika eta Dantza Eskolako zuzendariaren esanetan, "giro ona egon zen, kantuan eta dantzan aritu zen jendea". Lehen aldiz antolatu dute ekimena, eta jasotako erantzun ona ikusita, Alustizaren arabera, "errepikatzekoa" da. Antolatzaileek pozik baloratu dute lehen edizioaren harrera, eta etorkizunean antzeko ekimenak berriro egiteko aukera zabalik utzi dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.