Bergarako hiruko Saskibaloi Txapelketako izen ematea zabaldu dute

Koldo Zubia Salas 2026ko ekainaren 5a

Iazko hiruko saskibaloit txapelketako une bat.

Hilaren 8ra arte zabalik dago XVIII. udaberriko Hiruko Saskibaloi Txapelketan izena emateko epea. Eguraldiak laguntzen badu, Seminarixoko patioan jokatuko da –eguraldi txarra eginez gero, Labegaraietako kiroldegian–, ekainaren 13an, eta, benjamin mailatik hasi eta senior mailako kuadrilla eta talde mistoetaraino, edonork parte hartu ahalko du bertan.

Horretarako, BKEko saskibaloi sailak formulario bat zabaldu du. Hura bete eta bertan agertzen den kontu korronte zenbakian ordainketa egin beharko da; azkenik, bergarasaski@gmail.com postara bidali beharko da ordainagiria.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak