Urtebeteko etenaren ostean, bueltan dator Antxintxika Trialoi Txikia

Koldo Zubia Salas 2026ko ekainaren 6a

Duela bi urteko Triatloi Txikia.

Haurrei triatloia ezagutaraztea helburu duen Antxintxika Triatloi Txikiaren IX. aldia ospatuko dute bihar Agorrosinen. Iaz ez bezala, aurten aurrera eraman ahal izan dute ekimena, eta benjamin, alebin eta infantil mailetako 85 haur inguru ariko dira triatloia probatzen.

"Iaz, izen-ematea txikia izan zen, eta proba ez egitea erabaki genuen. Hala ere, arazo horiek iaz bakarrik izan genituen, eta aurten normaltasunez egingo dugu Triatloi Txika", esan du antolakuntzan dabilen Eneritz Urrutiak.

Hala, bakarka edo taldeka probatu ahalko dute gaztetxoek triatloia; bakarka doazenek hiru kirolak egingo dituzte, eta taldeka doazenek, kirol bana, edo batek bi eta besteak bakarra.

Bizikleta-gune motzagoa

Bergarako Udal Igerilekuan egingo dute igeriketa; txikienek 50 metro egingo dituzte, alebinek 100 eta infantilek 150. Bizikletan egingo dutena, aurreko urteetakoarekin alderatuz, motzagoa izango da: kiroldegiko boxetatik Biciprecision Igartuara joan-etorria egingo dute. Benjaminek bi kilometro egingo dituzte eta gainontzekoek, lau. Azkenik, futbol zelaian egingo dute korrika; adinaren arabera, bira bat, bi edo lau emango dizkiote zelaiari.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak