Jose Mari Beitia hil da, Elikagai Bankuko zutabe garrantzitsua

Hasier Larrea 2026ko ekainaren 5a

Atzo hil zen, 79 urterekin, 2019tik Gipuzkoako Elikagai Bankuko boluntario zen Jose Mari Beitia bergararra, bihotzekoak jota. Elikagai Bankuak Bergaran duen egoitzako arduraduna izan da azken urteotan. Haren lankideek esker ona erakutsi nahi izan dute: "Ikaragarri sumatuko dugu bere falta, zutabe garrantzitsua izan da eta", azaldu diote Goienari. 

Jose Mari Beitiak oinarrizko elikagaiak lortzeko behar handiena duten gipuzkoarrei laguntzen eman ditu azken zazpi urte hauek, Gipuzkoako Elikagai Bankuko gainontzeko 180 boluntarioekin elkarlanean. Bergarako San Juan auzoan dagoen egoitzako arduraduna izan da; bertan kudeatzen dituzte Debagoieneko herrietan egiten diren kanpainen bidez jasotako produktuak.

Sarritan agertu izan da prest Elikagai Bankuaren eta boluntario izatearen nondik norakoak azaltzeko. Hain justu, asteburu honetan egingo dute udaberriko elikagai bilketa kanpaina bailarako denda eta supermerkatuetan. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak