135,000 eta 138,700 pk gunean jokatuko den bypassa, bihar, 06:00etatik aurrera jarriko da, eta, ondorioz Eibarko norabidean doan trafikoa Gasteizko noranzkoko plataformatik desbideratuko da. Horren ondorioz, gainera, Bergara Iparraldeko lotunea itxita egongo da lanek irauten duten bitartean; aurreikuspenen arabera, domeka goizaldeko 01:00ean amaituko direnak.
Sarrera alternatiboa, Eibartik
Bitartean, biharko egun osoan zehar, iparraldeko lotunea erabili beharrean, Bidegik gomendatu du GI-627 errepidea erabiltzea Maltzagaraino, eta biribilgunean, N-634a hartzea, Eibarko norabidean AP-8ra sartu ahal izateko.
Bergarak bi lotuneen arteko zoladura berritzea, 2026-2027 kanpainaren barruan egiten den bigarren jarduketa da. Horretarako, 14,9 milioi euroko inbertsioa egin du Bidegik, zoladuraren egitura eta funtzio-baldintzak mantendu, eta bide-segurtasuna eta bide-sarearen zerbitzu-maila zaintzeko helburuarekin.