'Arimen besarkada' lanarekin amaituko du ikasturtea Bergarako orfeoiak, ekainaren 21ean. San Pedro elizan izango da, 19:00etan hasita, eta Luberri abesbatzaren laguntza izango dute. Sarrerak 10 eurotan daude salgai, seminarixoa.eus atarian. Aitor Biainekin batera, lanaren egile Junkal Guerrerok zuzenduko du emanaldia.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.